PIRAMIDEA
Momien txaleta.
Gaztetxoen idazkien bilduma.
1. Zer dela eta zer dela gehiago kentzen diozunean handiagoa egiten dela?
2. Mila begi baina gehiago ditu, ahoa irekita edo itxita guztiz irekitzen duenean otsoak goraka begira hasten dira ohiuka. Zer da?
3. Beti zerbait galdetzen dabil, batzuetan tranpak ditu, liburuetan agertzen dira eta denak dira ezberdin. Zer da?
Zer dela eta zer dela liburuak gordetzeko balio duen gauza da eta ez da erortzen. Zer da?
Zer dela eta zer dela hortzak dituela etxea ondo gordetzen duena eta ez duela koska egiten eta ez duela zaunka egiten.
Zer dela eta zer dela irakurtzeko kanpaina dela, botua eman, eta hartu zure libururik gustokoena eta Joxan Ormazabalek irabaziko duela. Zer ote da?
Nik esan eta zuk entzun pentsatu eta erantzun: Aldiz bat minutuan eta bi momentuan... zer da? Mmmmmmm... pentsaaatu!
Zer dela ta zer dela urrea ez dela eta ez zilarra zer da.
Zer dela eta zer dela bi gomatxo dituela, kartoizkoa edo plastiko gogorrekoa dela eta...
Zer da???
Zer dela eta zer dela, OGIA eta PIÑA jaten duzun bitartean gaztelaniaz pentsatzen, jostailu bat aterako dela.
Zer da?
Zer dela eta zer dela:
Eguzkiarekin ura sortzen dela.
Mundu gehienari guztatzen zaiola.
Kontuz iztripua izan ahal duzula!!
Kontuz, katarroa izan ahal duzula ere bai, bustita zaudenean eta
haizea dabilean!!
Nik esan eta zuk entzun, pentsatu eta erantzun:
Zer dela eta zer dela,
sarraila irekitakoan, oinez ibltzen dena.
Zer dela eta zer dela, ikuz dezakegula, bere abiadura azkarrena dela eta ezin dugula ukitu?...
Erantzuna ba al dakizu????
Zer dela eta zer dela koloretsuak daudela. Neguan gutxi ikusten direlaeta udan berriz gehio ikusten direla. Zer da?
Zer dela eta zer dela, nik idatzi eta zuek asmatzen duzuena?
Ezetz asmatu???
Nik esan eta zuk entzun, pentsatu eta erantzun, zelaitik nator eta fruta bat dakart asmatzen baduzu sorta bat emango dizut.
Zein da, euskaraz, bost silabak errepikatu gabe dituen animaliaren izena?
Pista bat: txoriaren familiakoa da eta kumea da... Zein ote da?